Erremontea
Donibane Loizune eta Galarreta
K.I.
Erredakzioa
Hitzordu garrantzitsuak ditu gaur pelotazaleak. Galarretan Casino Kursaal torneoa, Donibane Loizunen Challengearen finala.
Banakako Casino Kursaal txapelketak partidu berri bat izango du gaur arratsaldean Galarretan. Joseba Etxeberria Etxabe II eta Koteto Ezkurra izango dira aurrez aurre. Koteto da txapelketa honetako dominatzaile nagusia azken hamarkadatan. Azken 15 urtean, 9 txapel irabaztea lortu du. Gaurko jaialdia arratsaldeko 4tan hasiko da.
Donibane Loizunen Challengearen finala jokatuko da gaueko 22:30etan hasita. Kiniela eran, 25 tantura. Lau bikote izango dira: Alberdi II-Mugartegi, Beaskoetxea-Garai, Aimar-Irastorza eta Goikoetxea-Arriola.