Andra Mari Zuriko Txapelketa
Pilota: Gaur, Gasteizko finala
Txetxu Urbieta
Erredakzioa
Aspeko bi bikoteak une ederrean iristen dira neurketa honetara.
Titin III/Zubieta – Xala/Barriola izango da gaur gauean Ogetan jokatuko den finala. Aspeko bi bikoteak une ederrean iristen dira neurketa honetara.
Historiak dio bi bikote hauek behin baino ez dutela jokatuko elkarren aurka. 2007ko abuztuan izan zen, Leitzan. Xala eta Barriola nagusitu ziren 22-16.
Atzo gaueko jaialdian, ardoaren erronka jokatu zen, hurrengo emaitzarekin: Bengoetxea VI/Apraiz 22 – Irujo/Laskurain 12. Promozio txapelketako finalean Merino II.ak 22-16 irabazi dion Lemunori.