2022ra arte
Zabaletak bere kontratua luzatu du
eitb.eus
ASPE enpresak eta pilotariak akordioa sinatu dute.
Jose Javier Zabaletak eta ASPE enpresak akordio sinatu dute 2022ra arte.
Etxarreneko pilotariaren eta enpresaren artean erabat konpondu dira eta bi aldeek euren helburuak ase dituzte. 'ASPEn jarraitzeko gogoarekin nengoen, kontratu berri honekin nire errendimendua hobetzen saiatuko naiz. Udan txapelketaren bat irabaztea nahko nuke orain', adierazi du Zabaletak.