Adarragan
San Mateo Txapelketa: Irujo eta Pascual bikotearen garaipena (22-20)
Erredakzioa
Norgehiagoka 20na berdintzea lortu zuten Xalak eta Laskurainek, baina Irujok partida erabaki zuen. Bikotea txapelketatik kanpo geratu da.
Irujo eta Pascualek 22-10ko markagailuarekin hartu zuten mendean Xalak eta Laskurainek osatutako bikotea. Nahiko parekatua hasi zen partida, baina laster garrantzia handiko errenta lortu zuten Iberokoak eta Pascualek. Norgehiagoka 20na berdintzea lortu zuten Xalak eta Laskurainek, baina Irujok partida erabaki zuen.
Asteazken honetan, Titinek eta David Merinok (Barriolaren ordezkoa) Berasaluze VIII eta Apraizen aurka neurtuko dituzte indarrak.