Pauen
Espainiak irabazi du Munduko Pilota Txapelketa
Erredakzioa
Frantziak eta Espainiak jokatu zuten domina-zerrenda erabakita utzi zuen partida, larruzko paletakoa. Mexiko sailkatu da bigarren eta Frantzia hirugarren.
Espainia nagusitu da Munduko Pilota Txapelketako domina-zerrendan lau urre, sei zilar eta hiru brontze lortuta. Frantziak eta Espainiak jokatu zuten txapelketa erabaki zuen partida, larruzko paletakoa.
Mexiko sailkatu da bigarren (lau urre, hiru zilar eta brontze bat) eta hirugarren postua Frantziarentzta izan da: hiru urre, bost zilar eta lau brontze.