Itxi

Hiru aste bajan

Felixek zuntz-haustura dauka eta ez du Astelehenean jokatuko

Erredakzioa

Berriatuakoa ez da Gernikako jaialdian arituko.

Atzo azken orduan egindako erresonantzian Félix Espillak izterreko atzeko partean zuntz haustura bat daukala ikusi da eta, hori dela eta, ez du Gernikako Urriko Azken Asteleheneko jaialdian jokatuko. Era berean, orain bere bizilekua den Markinan antolatzekoa zen agurreko festibala atzeratuta geratu da.

Berriatuarrak mina sentitu zuen hilaren 10rean Durangon ospatutako Binakako Txapelketako finalerdiaren lehenengo tantoetan, baina, Bereikuarekin batera, 34-35 irabazi zien Beaskoetxea-Irastorzari. Handik bi egunera, Egiguren II-Lopezekin neurtu zen finalean eta, bere herritarrarekin batera 14-15 aurretik zihoala, berriro mina sentitu eta partida bertan behera utzi behar zuen.

Bizkaitarrak errehabilitazio lanak egin beharko ditu lesio hau gainditzeko eta, nahiz eta oraindik dena nola joango den ikusi egin behar, bizkaitarrak hiruzpalau aste emango ditu, gutxi gora-behera, zesta hartu barik.