Akordioa
Beroizek eta Asegarcek elkar lotzen zituen kontratua eten dute
Erredakzioa
Pilotaria eta enpresa akordiora iritsi dira bi aldeak 2018ko ekainaren 5era arte lotzen zituen kontratua eteteko.
Mikel Beroizek eta Asegarce enpresak elkar lotzen zituen akordioa eten dute. Bi aldeak akordiora iritsi dira, eta eten egin dute Nafarroako pilotariak 2018ko ekainaren 5era arte lotzen zuen kontratua.
Uharteko pilotariak 2008ko irailaren 14an egin zuen debuta Asegarcerekin. 2010. urtean Bigarren Mailako Buruz-Buruko txapelduna izan zen, 2009. urtean Bigarren Mailako Buruz Buruko txapeldunordea izan zen, eta 2011. urtean Binakako Txapelketako txapeldunordea izan zen.