Itxi

Labrit pilotalekuan

Oinatz Bengoetxeak Masters Kutxako finala irabazi du

Erredakzioa

Leitzarrak 8-22 gainditu zuen Juan Martinez de Irujo eta txapelketako 12.000 euroko saria eraman zuen.

Oinatz Bengoetxeak irabazi du Masters Kutxako txapelketako finala, Martinez de Irujo 22-8 gaindituz. Iberoko aurrelaria agintzen hasi zen markagailuan, baina Bengoetxea ondo sartu zen partidan eta Lau t’erdiko txapledunak ezin izan zion buruz burukoan erantzun. Irujok ezin izan zuen 8. tantutik aurrera egin eta Leitzarrak txapelketako 12.000 euroko saria eraman zuen. Bakarkakoan Oinatzek Irujo gainditu duen lehen aldia izan da Labritekoa.

Bideoak (1)