Eibarko Astelena pilotalekuan
Barriolak eta Aritz Lasak Irujo eta Merino II gainditu dituzte
Erredakzioa
Iberoko pilotariak ez du bere eguna izan eta Aritz Lasak eta Abel Barriolak erraz irabazi dute partida 22-9.
Aritz Lasa eta Abel Barriola izan dira Eibarko Astelena pilotalekuan jokatu den 5eko koadroko eguberriko txapelketako irabazleak. Bikote urdinak erraz gainditu ditu Juan Martinez de Irujo et Merino II.a 22-9ko markagailuarekin. Irujok partida kaskarra jokatu du eta Lasak eta Leitzako atzelariak ederki bukatu dituzte tantuak.