Deportivon
Pala: Ziskar II. eta Imanol, munduko txapeldunak
Erredakzioa
'Txapelak' banatu dituen finala Ziskar II.ren erakustaldia izan da frontisaren inguruan.
Ziskar eta Imanol bizkaitarrek munduko pala profesional txapeldun berriak dira, Club Deportivo Bilbaon jokatutako finalean Pablo&' || 'nbsp;Fusto argentinarra eta Mikel&' || 'nbsp;Ayerbe gipuzkoarra 40-24 garaituta.
''Txapelak'' banatu dituen finala Ziskar II.ren erakustaldia izan da frontisaren inguruan. Atzean, segurtasunez lan bikaina egin du&' || 'nbsp;Imanolek. Hasiera-hasieratik nagusi izan dira; Ayerbe atzean erraz gainditu dutelako eta Fustok ez duelako bere egunik onena izan.
Partida hau baino lehenago Bigarren&' || 'nbsp;Mailako&' || 'nbsp;Buruz Buruko txapelketako finala jokatu da eta Xabier Ibargaray nafarrak irabazi du, Aritz&' || 'nbsp;Altadill 35-22 mendean hartuta.