Kargatzen...
Itxi

Hemendik aurrera

Baiko Pilota, Asegarce enpresaren izen berria

REDACCIÓN | EITB.EUS

Leer en Castellano

26 urte luze eman ditu Asegarcek, sortu zenetik, frontoietan. Berreraikuntza prozesu batean murgildu da enpresa, eta horren ondorioetako bat pilotari atxikita zegoen izen aldaketa izango da.

Pelota. Foto: EITB

Asegarce esku-pilotako enpresa bilbotarrak izena aldatuko du ostegun honetan, eta hemendik aurrera Baiko Pilota bezala izango da ezaguna.

26 urte luze eman ditu Asegarcek, sortu zenetik, frontoietan. Berreraikuntza prozesu batean murgildu da enpresa, eta horren ondorioetako bat pilotari atxikita zegoen adarraren izen aldaketa izango da.

Gauzak horrela, Baiko Pilota enpresa berriaren aurkezpen ofiziala urtarrilaren 11an izango da Bilbon.