Itxi

100 urterekin

Agur Miguel Gallastegi pilotari handiari

Agentziak | eitb.eus

Gipuzkoarrak hiru aldiz irabazi zuen Buruz Buruko txapeketa eta, guztira, 1.600 partida jokatu zituen bere ibilbide profesionalean.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Miguel Gallastegi pilotari ohia hil da, ostiral honetan, 100 urte zituela. Pilotari eibartarrak buruz buruko hiru txapela jantzi zituen, 1948 eta 1951 artean.

Gallastegi Eibarren (Gipuzkoa) jaio zen, 1918ko otsailaren 25ean, eta 18 urterekin egin zuen debuta esku pilota profesionalean, Eibarko Astelena pilotalekuan, 1936. urtean.

Ibilbide profesional luzeaa egin zuen, 1.600 bat partida jokatuz, eta hiru aldiz irabazi zuen buruz buruko txapelketa nagusia, 1948an, 1950ean eta 1951n, hain zuzen ere.

Pilotari eibartarrak 1962an utzi zion profesional mailako partidak jokatzeari, eta askorentzat bera izan zen benetako eliteko kirolari bezala zaindu eta prestatu zen lehen pilotaria.

 

 

Bideoak (8)