Kontratu berritzea
Galarzak bi urtez berritu du ASPErekin
Erredakzioa
Baraibarko jokalariak kontratua berritu du Eibarko enpresarekin, beste bi denboraldiz.
Ladis Galarzak bi urtez berritu du kontratua ASPE enpresarekin. "Etxean bezala nago ASPEn, gustatzen zaidana eginez eta giro oso onarekin", adierazi du Baraibarko pilotariak.
"Ohore bat da pilotan joikatzen jarraitu ahal izatea, eta nire etxetzat jotzen dudan ASPEn gainera", esan du Ladisek. Galarzaren helburu nagusia aurtengo Binakako Txapelketa da. "Jokin Altunarekin jokatzea gozamena da, ea zortea dugun, eta pixkanaka garaipenak pilatzen goazen", azpimarratu du.