Itxi

Munduko Koparen 4. edizioa

Zesta punta profesionala Kubara bueltatuko da

Erredakzioa

Leer en Castellano

Cienfuegoseko frontoian jokatuko da Munduko Koparen laugarren edizioa, urriaren 18tik 24ra artean.

Zesta punta. Argazkia: EiTB

Zesta punta profesionala ikusteko aukera izango dute Kuban, 2020an. Izan ere, urriaren 18tik 24ra bitartean Munduko Koparen laugarren edizioa jokatuko da Cienfuegoseko frontoian.

Gainera, 22 urtez azpikoen Munduko Txapelketa ere jokatuko da frontoi berean. Habanako 'Oihuen Jauregia” pilotalekua baztertu egin dute, erortzeko zorian baita, erabat utzita dagoelako.

Jean-Dominique Olharan eta Nicolas Etcheto dira Munduko Kopako azken txapeldunak, Biarritzeko finalean garaipena lortu baitzuten Iñaki Osa Goikoetxea-Ekhi Martinez bikotearen aurka. 2018an Bartzelonan jokatu zen Munduko Txapelketan, Olharan eta Etxheto finalera heldu ziren, baina porrota jaso zuten Aritz Erkiagaren eta Jonathan 'Duke' Hernandezen aurka.

Cienfuegoseko pilotalekua 1020an inauguratu zen, ondorioz, 100 urte betetzear da. Frontoi honek, Estanislao Maiztegi 'Piston', Guillermo Amutxastegi, Elorza, Makala eta Barrenetxea bezalako puntista handien partidak hartutakoa da.

Bideoak (1)