Labriten
San Fermin Txapelketa: Garaipena Merino II.a eta Irujorentzat
Erredakzioa
22-15 nagusitu dira Pablo Berasaluze eta Aritz Beginoren aurka eta Titin eta Zubietaren kontra jokatuko dute finalean izateko txartelaren bila.
Juan Martinez de Irujok eta David Merinok 22 eta 15 irabazi diete Pablo Berasaluze eta Aritz Beginori San Fermin torneoko partidan.
Parekatua hasi da oso, erdialdera hautsi egin dute urdinek eta akatsen bat edo beste egin eta gero aurrera jarraitzeko behar zuten puntua erdietsi dute.
Bide batez, Irujori Nafarroako Lau t''erdiko finalean eskainitako irudia hobetzen lagundu dio partidak. Iberokoak eta Merino II.ak Titin eta Zubietaren kontra jokatuko dute finalean izateko txartelaren bila. Berasaluze eta Begino kanpoan gelditu dira.