Itxi

Olaizola II-Beroiz gaindituta

Bengoetxea VI-Begino, irabazle Andre Maria Zuriaren txapelketan

A.B.

Erredakzioa

Olaizola II.ak eta Beroizek osatutako bikotea gainditu dute finalean 18-22ko emaitzarekin. Partida ikusgarria izan da eta bi bikoteek maila bikaina eskaini dute.

Aritz Begino eta Oinatz Bengoetxea, Andre Maria Zuriaren txapelketa irabazleak. Argazkiak: EITB

Bart Ogeta frontoira gerturatu ziren zaleek pelota partida ikusgarri batez gozatzeko aukera izan zuten. Andre Maria Zuriaren txapelketako finala zegoen jokoan eta OlaizolaII- Beroiz eta Bengoetxea VI-Begino bikoteak nor baino nor.

Txapela eta garaipena Bengoetxeak eta Beginok lortu zuten. Partida ikusgarria izan zen, oso bizia eta intentsitate handikoa, zaleen gozamenerako partida. Oso estu joan zen norgehiagoka eta azken txanpan lortu zuten garaipena Oinatzek eta Aritzek. Begino eta Beroiz ondo aritu ziren atzean eta Bengoetxea VI.ak eta Olaizola II.ak tantu ikusgarriak lortu zituzten aurreko koadroetan.

Aritz Begino izendatu zuten finaleko jokalari onena.