Bengoetxea-Patxi Ruizen aurka
San Mateo txapelketa: Irujoren eta Merinoren garaipena
Erredakzioa
Irabaziz ekin diote txapelketari Aspekoek. 22-13 irabazi dute Bengoetxea VI.aren eta Patxi Ruizen aurka.
San Mateo txapelketa larunbat honetan hasi da Logroñoko jaiekin batera eta lehen partidan Juan Martinez de Irujo eta David Merino izan dira irabazle. Bengoetxea VI.aren eta Patxi Ruizen aurka jokatu dute eta 22-13ko emaitzarekin irabazi.
Asegarceko bikotea hotz atera da eta ondoren zaila izan zaie markagailua iraultzea. Hala adierazi du Patxi Ruizek berak partida amaieran.