Adarragan
San Mateo Txapelketa: Barriola garaipen batekin itzuli da kantxetara
ETB
Gonzalezekin, 22 eta 9 hartu ditu mendean Asier Olaizola eta Apraiz.
Bost hilabete zuriz jantzi gabe pasa eta gero Abel Barriola kantxetara bueltatu da Adarragan, pilotako San Mateo Txapelketan. Ez du lesioaren aztarnarik izan eta bikotekidearekin, Gonzalezekin, ongi moldatu da.
Urdinek zortzi tanto lortu dituzte segidan eta ordutik aurrera lasaitasunez jokatu ahal izan dute. Asier Olaizolak eta Apraizek ez dute aukerarik izan partidari buelta emateko. Azkenean Leitzakoak eta Gonzalezek 22 eta 9 hartu dituzte mendean.