Aurkezpena
Innpala, pala profesionala sustatzeko proiektu berria
ETB
Deportivoko aroa amaituta, aurrerantzean, Miribillak hartuko ditu pala partidak. Set sistema erabiliko da, tenisean gertatzen den antzera.
Innpala pala profesionala bultzatzeko proiektua aurkeztu dute goizean. Berrikuntzez beteta dator, modalitate honi ikusgarritasuna emateko xedearekin.
Aurki hasiko den binakako ligan, adibidez, set-sistema erabiliko dute, partidak 10 tantoko 5 setekoak izango baitira, tenisean gertatzen den antzera.
Deportivoko aroa amaituta, beraz, aurrerantzean Miribillak hartuko ditu pala partidak. Binakako Liga hilaren 21ean hasiko da. 8 bikote izango dira lehian eta, 4 onenak, finalerdietara igaroko dira. Finala abenduaren 16an izango da.