Itxi

Bi urte t'erdirako

Eskirozek kontratu berria sinatu du Baikorekin

Erredakzioa

Leer en Castellano

Pilotariak eta Enpresen Liga akordiora iritsi eta greba bertan behera geratu ostean, Iosu Eskirozek bi urte t'erdirako kontratua sinatu du Baiko enpresarekin.

Iosu Eskiroz, kontratu berria sinatzen. Argazkia: Baiko Pilota

Iosu Eskirozek kontratu berria sinatu du Baiko enpresarekin, bi urte eta erdirako. Ondorioz, 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera hasi ahalko da berriz jokatzen Nafarroako pilotaria.

Eskiroz izan zen Baikok kontratua berritu ez zion pilotarietako bat eta, beste kontu batzuen artean, horixe izan zen pilotariek greba egitea erabakitzearen arrazoietako bat. Enpresen Ligarekin akordiora iritsi ostean, greba bertan behera geratu zen, eta Iosu Eskirozek eta Baiko enpresak kontratu berria adostu dute.

Albisteak (3)