Azaroaren 27an
Bilboko pilotalekuan jokatuko da Lau t'erdiko finala
Erredakzioa
Hala jakinarazi du Esku Pilota Enpresen Ligak. Prezioak jarrita daude dagoeneko eta kantxa eserlekua 120 eurotan dago.
Aimar Olaizola eta Juan Martinez de Irujo pilotariek jokatuko duten Lau t'erdiko txapelketako finala Bilboko pilotalekuan jokatuko dela jakinarazi du Esku Pilota Enpresen Ligak. Final handia hilaren 27an izango da.
Prezioak jarrita daude eta hauek dira:
Kantxa Eserlekuak; 120€.
Alboko 2. Harmailak; 20€.
Alboko 3. Harmailak; 40€.
Kantxako Erreboteak; 50€.
Erreboteko 2. Harmaila; 40€.
Erreboteko 3. Harmailak; 30€
Sarreren erosketa interneten bidez egin ahal izango da Ticketmasterren, eta gainera print at home zerbitzua erabiliz sarrerak imprimatu eta zuzenan frontoira sartzeko parada izango da.
Erreserbak gauzatu ahal izateko astearteko 10:00etan zabalduko da 656 799 423 zenbakia.