Itxi

37 urterekin

Ruben Belokik agur esango dio pilota profesionalari

Erredakzioa

Burlatako pilotariak bere azken partida jokatuko du datorren abenduaren 3an Iruñeako Labrit pilotalekuan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Ruben Beloki Burlatako pilotariak astarte honetan iragarri du agur esango diola pilota profesionalari, erretiratu egingo da. 37 urte ditu eta 19 daramatza maila profesionalean. Bere azken partida abenduaren 3an jokatuko du Iruñeako Labrit pilotalekuan.

Nafarrak Buruz Buruko lau txapela eskuratu ditu (1995, 1998, 1999 era 2001) eta Binakako bi (1996 eta 2003). Gainera, urrezko domina irabazi zuen Bartzelonako Olinpiar Jokoetan.

Belokik pilotaren munduarekin lotuta jarraituko du, Asegarce bere enpresarekin elkarlanean.



Albisteak (1)

Bideoak (1)