Azysa Txapelketa
Erremontea: Zeberio II.a eta Ion, txapeldun
Erredakzioa
Azysa Txapelketako txapeldun izendatu dira finalean Lizaso eta Juaristi bikoteari 40-38 irabazita.
Zeberio II.ak eta Ionek osatzen dute bikotea Erremonteko Azysa Txapelketako txapeldun izendatu dira Galarretan jokatu den finalean Lizasori eta Juaristiri 40-38 irabazita.
Lizaso eta Juaristi aurretik izan dira markagailuan azken txanpan (28-32), baina Ionek eta Zeberiok ez dute etsi eta partida berdintzea lortu dute (32-32). Ondoren, markagailua estu joan da (36-36 eta 37-37) eta azkenean Ion eta Zeberio nagusitu dira (40-38).