Itxi

Prentsaurrekoa Irunen

Gonzalezek barkamena eskatu die pilotariei eta enpresari

Erredakzioa

Iparraldeko pilotariak hedabideen aurrean barkamena eskatu die pilotariei eta Aspe enpresari. Azkaineko aurrelariak 'gertatutakoa ahaztu eta aurrera begiratu' nahi duela argi utzi du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Sebastian Gonzalezek barkamena eskatu die pilotariei eta enpresari (Aspe) Iruneko hotel baten emandako prentsaurrekoan. Iparraldeko pilotariak adierazpen polemikoak egin zituen Binakako Txapelketatik at utzi zutenean eta gaur hedabideen aurrean barkamena eskatu nahi izan du.

Akatsa onartu egin du Gonzalezek eta Asperi eta lankideei barkamena eskatu die. Azkaineko pilotariak "urte gogorra" izan dela adierazi du, "apiriletik lesioekin arazoak" izan baititu. Azkenengo asteetan "maila berreskuratu" duela esan du Aspeko aurrelariak eta horregaitik erabakia ez zuela espero onartu du.

"Ez nuen espero Binakako Txapelketatik at gelditzea" azaldu du Gonzalezek. Hala ere, gertatutakoa ahaztu eta aurrera begiratzeko ordua dela esan du Iparraldeko pilotariak eta hurrengo helburua "Buruz Buruko txapelketa prestatzea" izango dela argitu du.

Albisteak (1)

Bideoak (1)