Kargatzen...
Itxi

Ofiziala

Aspek Victor Esteban fitxatu du

A. B. E. | EITB Media

Leer en Castellano

Errioxako pilotariak uztailaren 1etik irailaren 30era arteko kontratua sinatu du Eibarko enpresarekin. Ondoren, Aspek beste eskaintza bat egingo dio.

Victor Esteban pilotaria. Argazkia: EITB Media

Aspek Victor Esteban fitxatu duela jakinarazi du astearte honetan. Ezcarayko (Errioxa) pilotariak uztailaren 1etik irailaren 30era arteko kontratua sinatu du Eibarko enpresarekin; ondoren, Aspek eskaintza berria egingo dio.

"Eskerrak eman behar dizkiet Fernando Vidarteri eta Asperi, profesional mailan beste aukera bat eman didatelako. Oso pozik nago erronka berri honi aurre egiteko, eta esker oneko hitzak besterik ez dut nire enpresako kide ohientzat, haiei esker iritsi baitzait aukera hau", adierazi du Victor Estebanek.

Albisteak (3)