Itxi

Lesioa

Peio Etxeberriak Altuna ordezkatuko du Jaka eta Mariezkurrenaren aurkako partidan

I. G. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Altunak min hartu du ezker eskuan eta ezin izango du igandean jokatu behar zuen Binakako Txapelketako partida jokatu.

Jokin Altuna eta Peio Etxeberria. Irudia: EITB Media

Jokin Altunak min hartu du ezker eskuan eta ezin izango du igandean jokatu behar zuen Binakako Txapelketako partida jokatu.

Bere tokia Peio Etxeberriak hartuko du eta, Martijarekin batera, Jaka eta Mariezkurrena izango ditu aurkari txapelketako laugarren jardunaldian.

Altuna III.ak eta Martijak osatutako bikoteak garaipena lortu du hiru jardunaldietatik bitan, eta Jakak eta Mariezkurrenak garaipen bakarra lortu dute.