JAI ALAI WINTER SERIES
Beaskoetxea-Aldazabal bikoteak ezustekoa eman du Arbe eta Lopez mendean hartuta
EITB Media
Arbe eta Lopez gainditu zuen Beaskoetxea-Aldazabal bikoteak (2-0) Gernikan jokatutako partidan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gernikako frontoiak Jai Alai Winter Series txapelketako B Multzoko lehen partida hartu zuen astelehen gauean.
Aurrez-aurrez Beaskoetxea-Aldazabal eta Arbe-Lopez bikoteak.
Faboritoak gorriz jokatu zuten Arbe eta Lopez ziren; iaz jokatu ziren hiru torneoak irabazi zituzten, hots, Hondarribikoa, Markina-Xemeinekoa eta Bartzelonakoa.
Hala eta guztiz ere Beaskoetxeak eta Aldazabalek partida serioa egin eta txapelketako lehen puntua erdietsi zuten. Lehen seta nahiko parekatua izan zen (9-9), baina azken txanpan urdinak hobeto aritu ziren (11-15).
Bigarren setean aldiz ez zuten aukerarik eman (9-15) eta aiseago erdietsi zuten garaipena 2-0eko emaitza lortuta.
EMAITZA
1. seta: 1-0, 1-1, 4-1, 4-2, 5-2, 5-4, 6-4, 6-6, 8-6, 8-9, 9-9, 9-11, 10-11, 10-13, 11-13 eta 11-15.
2. seta: 0-1, 1-1, 1-3, 2-3, 2-4, 3-4, 3-5, 6-5, 6-8, 8-8, 8-13 eta 9-15.
"JAI ALAI WINTER SERIES"eko EGUTEGIA
Urtarrilak 29: ERKIAGA-ZABALA vs BARANDIKA-LEKERIKA: 12-15, 15-14, 5-3
Urtarrilak 31: ARBE-LOPEZ vs BEASKOETXEA-ALDAZABAL: 11-15, 9-15
Otsailak 7 : OLHARAN-ETCHETO vs ERKIAGA-ZABALA (22:30, ETB1 eta eitb.eus)
Otsailak 14: GOIKOETXEA-AIMAR vs BEASKOETXEA-ALDAZABAL (22:30, ETB1 eta eitb.eus)
Otsailak 21: BARANDIKA-LEKERIKA vs OLHARAN-ETCHETO (22:30, ETB1 eta eitb.eus)
Otsailak 28: GOIKOTEXEA-AIMAR vs ARBE-LOPEZ (22:30, ETB1 eta eitb.eus)
Martxoak 7: lehen finalerdia. (22:30, ETB1 eta eitb.eus)
Martxoak 14: bigarren finalerdia (22:30, ETB1 eta eitb.eus)
Martxoak 20: finala (22:30, ETB1 eta eitb.eus)