Jai Alai Winter Series
Iñaki Osa Goikoetxea eta Aimar Aldazabal bikotearen debuta, gaur gauean
EITB Media
Diego Beaskoetxearen eta Ibon Aldazabalen aurka jokatuko dute. Partida zuzen-zuzenean ikusi ahal izango da ETB1en eta eitb.eus-en.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gaur gauean, 22:30ean, Jai Alai Winter Series txapelketako laugarren jardunaldia jokatuko da Gernikako Jai Alai frontoian (zuzenean izango da ikusgai ETBn eta eitb.eus-en).
Laugarren aste honetan, lehiaketan oraindik partidarik jokatu gabe dauden Iñaki Osa Goikoetxea eta Aimar Aldazabal arituko dira. B Multzoko liderrak izango dituzte aurrean, hots, lehen partida irabazi zuten Diego Beaskoetxea eta Ibon Aldazabal (11-15 eta 9-15 hartu zituzten mendean Arbe eta Lopez).
Anaien arteko lehia polita espero da bihar Jai Alain. Ibonen errebesa indartsua da oso, baina Aimar eta Goiko ondo konpontzen dira, urte asko daramatzatelako elkarrekin jokatzen.
Oso neurketa orekatua espero da.
SAILKAPENA
A MULTZOA
1. ERKIAGA-ZABALA: 7 puntu
2. BARANDIKA-LEKERIKA: 1 puntu
3. OLHARAN-ETCHETO: 0 puntu
B MULTZOA
1. BEASKOETXEA-ALDAZABAL: 4 puntu
2. ARBE-LOPEZ: 0 puntu
3. GOIKOETXEA-AIMAR: 0 puntu (jokatu gabe)
Puntuatzeko modua: 2-0 irabaziz gero, 4 puntu; 2-1 irabaziz gero, 3 puntu; 2-1 galduz gero, 1 puntu; 2-0 galduz gero, 0 puntu.
EGUTEGIA
ERKIAGA-ZABALA vs BARANDIKA-LEKERIKA: 12-15, 15-14 eta 5-3.
ARBE-LOPEZ vs BEASKOETXEA-ALDAZABAL: 12-15 eta 9-15.
OLHARAN-ETCHETO vs ERKIAGA-ZABALA: 11-15 eta 8-15.
Otsailak 14: GOIKOETXEA-AIMAR vs BEASKOETXEA-ALDAZABAL (22:30, ETB1 eta eitb.eus).
Otsailak 21: BARANDIKA-LEKERIKA vs OLHARAN-ETCHETO (22:30, ETB1 eta eitb.eus).
Otsailak 28: GOIKOTEXEA-AIMAR vs ARBE-LOPEZ (22:30, ETB1 eta eitb.eus).
Martxoak 7: Lehen finalerdia. (22:30, ETB1 eta eitb.eus).
Martxoak 14: Bigarren finalerdia (22:30, ETB1 eta eitb.eus).
Martxoak 20: Finala (22:30, ETB1 eta eitb.eus).