ARDURADUN BERRIA
Aimar Olaizola, Baikoko kirol-arduradun berria
EITB MEDIA
Erretiratu berri den pilotaria enpresaren kirol-arloko arduraduna izango da, Baiko berak jakinarazi duenez.
Baiko Pilotak asteazken honetan plazaratu duenaren arabera, Aimar Olaizola pilotari ohia izango da aurrerantzean Bilboko enpresako kirol zuzendari berria.
Horrela, aurrelari goizuetarrak, azaroaren 13an bere profesional mailako azken partida jokatu zuenak, kantxetatik bulegoetarako jauzia egingo du.
Olaizolak, 23 urteko ibilbide profesionalean, Buruz Buruko lau txapel, Lau t'erdiko zazpi eta Binakako hiru bereganatu zituen.
Enpresak azaldu duenez, 26 finaletara heldu den goizuetarrak, "bere kirol ibilbide arrakastatsuan lortutako esperientzia Baikoko pilotariei helarazten saiatuko da".