Kargatzen...
Itxi

Irurtzunen

Arbizuk Ezkurdia izango du bikotekide apirilaren 8an egingo duen debutean

EITB Media

Leer en Castellano

Aaron Arbizuk debuta egingo du profesional mailan, apirilaren 8an, Irurtzungo BI Aizpe frontoian. Nafarroako atzelariak Joseba Ezkurdiarekin osatuko du bikotea. Elordi eta Martija izango dituzte aurkari.

Aaron Arbizu, Aspe Pelotako pilotaria. Argazkia: @ASPEpelota

Aaron Arbizuk debuta egingo du profesional mailan, apirilaren 8an (ostirala), Irurtzungo Bi Aizpe pilotalekuan. Joseba Ezkurdia izango du bikotekide Arbizuk; aurkariak, aldiz, Aitor Elordi eta Julen Martija izango dira.

Aspe Pelotak martxoaren 10ean iragarri zuen Aaron Arbizuren fitxaketa. Etxarri-Aranatzeko pilotariak 24 urte ditu, eta bi denboraldirako kontratua sinatu zuen.

"Egia esan, ez nuen espero. Urduri eta oso pozik nago aldi berean. Ezustean harrapatu nau Asperen deiak. Dena oso azkar gertatu da, eta ez dit barneratzeko denbora eman", adierazi zuen Arbizuk Asperekin kontratua sinatu ostean.

Albisteak (1)