Kargatzen...
Itxi

Binakako Finala

Arrizabalaga eta Gaminde, Emakume Master Cupeko txapeldunak (3-22)

EITB Media

Leer en Castellano

Aldai-Capellan bikotea gainditu dute Irunen eta Binakako txapeldun berriak dira.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Irungo Uranzu frontoian jokatuko da 2022ko Emakume Master Cup txapelketako Binakako finala. Arrizabalaga-Gaminde bikoteak uste baino errezago irabazi du finala (3-22).

Aurrez aurre lehiaketako bikote onenak izan dira, hots, Amaia Aldai-Andrea Capellan eta Olatz Arrizabalaga-Enara Gaminde.

Halere, partida oso indartsu hasi dute urdinek eta aurki lortu dute abantaila polita Arrizabalagak eta Gamindek (0-6) partida euren alde jarriz. Orduan heldu da gorrien lehen tantoa Arrizabalagaren bi hormakoa kanpora joan denean (1-6).

Halere, Arrizabalagak eta Gamindek sendo jarraitu dute txapelaren bila (2-13). Aldai eta Capellan nahi eta ezin ibili dira, huts gehiegi egin dituzte egun txarrenean eta ez dute aukerarik izan; neurketa 3-22 amaitu da.

Aldai-Capellan vs Arrizabalaga-Gaminde:

Horrela joan da partida: 0-0, 0-6, 1-6, 1-10, 2-10, 2-11, 2-20, 3-20 eta 3-22.

3. eta 4. postuak

Hirugarren eta laugarren postuetarako lehia jokatu da aurretik. Leire Garai eta Ane Mendiburu bikotea Maddi Barrokal eta Itsaso Erasu bikotearen kontra aritu dira. Partida oso orekatua izan da azken momentura arte; Barrokalek eta Erasunek lortu dute hirugarren postua (16-18).

Bideoak (5)