Erremontari
Goikoetxea V.ak eta Barrenetxea IV.ak bigarren garaipena lortu dute; Ansa II.ak eta Juaneneak lehenengoa
EITB Media
"Erremontari"ko 3. jardunaldian sailkapeneko liderrek 30-20 irabazi zieten Aldabe eta Larrañagari, eta Ansa II.a eta Juanenea bigarren jarri dira Ezkurra II.a eta Zaldua I.ari irabazita.
Astelehenean 2022ko Erremontari txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu zen Hernaniko Galarreta pilotalekuan.
Goikoetxea V.ak eta Barrenetxea IV.ak sailkapeneko lidergoari eutsi diote Aldabe eta Larrañagari 30-20 irabazita. Azken hauek, beraz, garaipena ezagutu gabe jarraitzen dute sailkapeneko azken postuan.
Bestalde, Ansa II.ak eta Juaneneak 30-18 gainditu zituzten Ezkurra II.a eta Zaldua I.a, eta sailkapeneko bigarren posturaino igo dira sei punturekin.
FINAL-LAURDENETAKO LIGAXKA | ||||||||
J | I | 29-27 | 26-24 | 23-17 | <16 | PUNTUAK | ||
1 | Goikoetxea V-Barrenetxea IV |
3 | 2 | 0 | 1 | 0 | 0 | 9 |
2 | Ansa II-Juanenea | 2 | 1 | 1 | 0 | 0 | 0 | 6 |
3 | Urriza-Zubiri | 1 | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 | 4 |
4 | Segurola-Azpiroz | 2 | 1 | 0 | 0 | 1 | 0 | 4 |
5 | Ezkurra II-Zaldua I | 2 | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 | 4 |
6 | Aldabe-Larrañaga | 2 | 0 | 0 | 0 | 2 | 0 | 0 |
Puntuazioa: 30 tanto (irabazi): 4 puntu. 29-27 tanto bitartean: 2 puntu. 26-24 tanto bitartean: 1 puntu. 23-17 tanto bitartean: 0 puntu. 16 tanto edo gutxiago: -1 puntu.
Jokatutako partidak
1. Jardunaldia
Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a vs Ansa II.a-Juanenea (30-29)
Urriza-Zubiri vs Segurola-Azpiroz (30-17)
2. Jardunaldia
Ezkurra II.a-Zaldua I.a vs Aldabe-Larrañaga (30-23)
Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a vs Segurola-Azpirozn (25-30)
3. jardunaldia
Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a vs Aldabe-Larrañaga (30-20)
Ansa II.a-Juanenea vs Ezkurra II.a-Zaldua I.a (30-18)
Hurrengo jardunaldia
4. jardunaldia (maiatzak 16)
Urriza-Zubiri vs Aldabe-Larrañaga
Ezkurra II-Zaldua I vs Segurola-Azpiroz
Astelehenero EITBn
"Erremontari" saioaren bigarren denboraldia estreinatu da ETB1en eta eitb.eus-en. Sagardoaren Txapelketa ardatz hartuta, astelehenero, erremonteaz gozatu eta erremontea ezagutzeko aukera izango dute ikus-entzuleek.
Hernaniko Galarreta pilotalekuan jokatzen dira txapelketako partida guztiak, eta astelehenero ETB1en eta eitb.eus-en izango dira ikusgai 22:15etik aurrera.