ATZELARIA
Aimar Morgaetxebarriak uztailaren 16an egingo du debuta Baikorekin
EITB MEDIA
Bere jaioterrian jardungo du Unai Lasorekin bikotea osatuz, eta Urrutikoetxea eta Elizegi izango ditu aurkari.
Aimar Morgaetxebarria atzelari bizkaitarrak uztailaren 16an egingo du debuta, Karmen egunean, Baiko Pilotarekin, Zornotzan.
Lagun Onak pilota elkartean hazitakoa, Morgaetxebarriak bere jaioterriko Amorebieta IV.a pilotalekuan debutatuko du profesional gisa.
Atzelari gazteak Unai Lasorekin, Buruz Buruko txapeldun berriarekin, batera jokatuko du Urrutikoetxearen eta Elizegiren aurka.
Pilota jaialdia 18:00etan hasiko da Zubizarreta III.a-Aretxabaleta eta Alberdi II.a-Uriondo bikoteen arteko partidarekin, eta ondoren egingo du debuta Morgaetxebarriak.