BI URTEZ
Baikok Iraitz Zubizarretaren kontratua luzatu du
EITB MEDIA
Aurrelari ataundarrak beste bi urtez jarraituko du Bilboko enpresarekin.
Baiko Pilotak ostegun honetan iragarri duenez, beste bi urtez luzatuko du Iraitz Zubizarretarekin zeukan kontratua.
Aurrelari ataundarrak 2020ko irailean debutatu zuen profesional gisa, eta 2021ean 4 t'erdiko Promozio Txapelketako finalera iritsi zen, nahiz eta galdu egin zuen Joanes Bakaikoaren aurka (22-10).
Zubizarreta III.ak bihar bertan jokatuko du Amurrioko jaialdiko bigarren partida Aretxabaletarekin bikotea osatuz, eta oraintsu kontratua berritu duen Iker Larrazabal eta Eskiroz izango ditu aurkari.