Itxi

Atseden hartuko du

Unai Lasok ez du jokatuko asteburu honetan

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Ordizian min hartu zuen eta lesioaren nondik norakoak zehazteke daude oraindik. Hala ere, zerbitzu medikuek kirol-baja eman diote eta ez da asteburu honetan kantxan arituko.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Baikok ohar batean jakitera eman duenez, medikuek Unai Lasori "proba osagarriak" egiten jarraitu behar dutela eta, asteburu honetan frontoietan ez dela arituko argitu du enpresak. Bihar (irailak 10) Artolak ordezkatuko du Vianan eta igandean (irailak 11), berriz, Dariok ordezkatuko du Baños de Rio Tobian.

Lasok Ordizian min hartu zuen gantxo bat jasotzera joan eta lurrean zegoen izotz batekin irristatu ostean.

Oraingoz, ez dute jakitera eman San Mateoko txapelketan parte hartuko duen edo ez.

Bideoak (4)