Kargatzen...
Itxi

LESIONATUTA

Peña II.ak Lau t'erdiko txapelketan jarraitzeari uko egin dio, lesioak behartuta

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Igandean Ogetan egindako zuntz haustura dela eta, tolosarrak txapelketa uzteko erabakia hartu du.

Peña II.a Ogetan. Argazkia: EITB Media

Jon Ander Peñak ez du Lau t'erdiko txapelketan jarraituko. Final-laurdenetako ligaxkan debutaria zen, baina lehen jardunaldian min hartu zuen Altuna III.aren aurkako partidan (22-16).

Tolosarrak ziztada sentitu zuen aduktorearen inguruan, eta astelehen honetan egindako proben ostean, Baiko enpresak bere sare sozialetan jakitera eman duenez, pilotariak zuntz haustura txiki bat du. Ondorioz, ez du txapelketan jarraituko.

Horrenbestez, Altunak igandean irabazitako puntua galdu du; izan ere, araudiaren arabera, "final-laurdenetako ligaxkaren lehen jardunaldiaren ondoren pilotariren batek ezin badu txapelketan jarraitu, final-laurdenetako ligaxkaren sailkapena burutzeko txapelketan jarraitzen duten pilotarien emaitzak baino ez dira kontuan izango, erretiratutako pilotariaren kontra lortutako emaitza baztertuz".

Hortaz, Eskuzko Pilota Enpresen Ligak (EPEL) plazaratutako ohar batean jasotzen denez, "Altuna III.a eta Peña II.aren arteko partida horren emaitza ez da kontuan hartuko final-laurdenetako ligako sailkapena egiteko", eta, ondorioz, P. Etxeberriaren, Altuna III.aren eta Darioren artean jokatutako partidek erabakiko dute A multzoko sailkapena.

Albisteak (2)

Bideoak (5)