Lesioa
Unai Lasok sei hilabete emango ditu bajan, aldakan egin dioten ebakuntzagatik
EITB MEDIA
Bizkarreta-Gerendiaingo aurrelariak, beraz, ezingo du jokatu 2023ko Lau t'erdiko txapelketan. Ebakuntza astelehenean egin diote, Gasteizen.
Unai Lasok sei hilabete emango ditu bajan, astelehenean Gasteizen aldakan egin dioten ebakuntzagatik. Bizkarreta-Gerendiaingo aurrelariak, beraz, ezingo du jokatu 2023ko Lau t'erdiko txapelketan, eta, noski, udako denboraldian ere ezin izango da aritu.
Ebakuntzan, medikuek lesioa antzeman dio kartilagoan Lasori, eta indartu egin diote alde hori.
Bilakaera aurreikusitakoaren araberakoa izatekotan, Laso asteartean irten liteke ospitaletik, eta puntuak hamar egun barru kenduko dizkiote.