Berritzea
Aitor Elordik Asperekin berritu du, 2025era arte
EITB MEDIA
Buruz Buruko Txapelketako eta Binakako Txapelketako egungo txapeldunak bi urtez luzatu du Eibarko enpresarekin zuen kontratua: "Oso pozik nago nigan jarritako konfiantzagatik, eta orain niri dagokit emango dizkidaten aukera berriei etekina ateratzea", adierazi du.
Aitor Elordik 2025era arte berritu du Asperekin, asteartean Eibarko enpresak jakitera eman duenez. Buruz Buruko Txapelketako eta Binakako Txapelketako egungo txapeldunak bi urtez luzatu du Eibarko enpresarekin zuen kontratua: "Oso pozik nago Fernando Vidartek nigan jarritako konfiantzagatik, eta orain niri dagokit Aspek emango dizkidan aukera berriei etekina ateratzea", adierazi du Elordik.
Aurrerapena