Itxi

Aseartean iragarri du

Iñaki Osa Goikoetxeak hurrengo Winter Series txapelketa amaituta pilotari izateari utziko diola iragarri du

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Puntista zumaiarrak prentsaurrekoan esan du, asteartean. Goikok 43 urte beteko ditu, uztailaren 10ean; pilotari gisa erretiroa hartuta, Eraman enpresako kirol arduradun bezala hasiko da lanean.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Iñaki Osa Goikoetxea puntistak hurrengo Winter Series txapelketa amaituta, 2024ko otsailean, pilotari izateari utziko diola iragarri du. Asteartean Zumaian, alegia, bere jaioterrian, prentsaurrekoa eman du Goikoetxeak, eta erabakiaren berri eman du. Goikoetxeak 43 urte beteko ditu uztailaren 10ean; aurreratu duenez, kantxak utzita, Eraman enpresako kirol arduradun bezala hasiko da lanean.

Jendetsua eta hunkigarria izan da Goikok emandako prentsaurrekoa. Senide batzuek eta hainbat pilotarik lagunduta, gipuzkoarrak nabarmendu du bere kirol ibilbidea, gehienez jota, 2024ko otsailaren 11ra arte luzatuko dela; izan ere, egun horretan jokatuko dute hurrengo Winter Serieseko finala. Kantxetan 27 urte emanda, hori izango da azken txapelketa, aurrelariarentzat.

Esan duenez, beti saiatu izan da "ehuneko ehuna ematen" eta asmoa izan du "ikusleek ondo pasatzeko". Zumaiarrak gogora ekarri du frontoietan izandako bizitza, eta adierazi du Miamiko pilotalekuan gozatu duela gehien; hainbat denboraldi eman zituen bertan.

Goikok, halaber, azpimarratu du garai onean utziko duela zesta, eta bera ere sasoi puntu egokian dabilela: "Nik utziko dut pilota, ez pilotak ni", zehaztu du.

 

Bideoak (1)