Labriten
Xala eta Zubieta, San Fermin txapelketako irabazleak
Erredakzioa
Bikoteak Bengoetxea VI.a eta Begino gainditu ditu finalean (22-17). Aitor Zubieta izan da partidako onena.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Xalak eta Zubietak osatutako bikoteak irabazi du San Fermin txapelketa, finalean Bengoetxea eta Begino mendean hartuta (22-17).
Aspekoak 18-9 aurreratu dira, baina aurkariak suspertu dira eta 19-17ra hurbildu dira. Azkenean ezin izan diote markagailuari buelta eman.
Aitor Zubieta izan da neurketako onena eta esku biekin bikain jo dio pilotari.