Itxi

UDAKO TXAPELKETA

2023ko San Fermin Torneoa aurkeztu dute

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Finalerdietako ligaxka uztailaren 7ko gauean hasiko da, eta finala uztailaren 14an izango da, Labriten.

Your browser doesn’t support HTML5 video

2023ko San Fermin Torneoa uztailaren 7tik 14ra bitartean jokatuko da, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Hamabi pilotari arituko dira bertan (Baikoko sei eta ASPEko sei) sei bikotetan banatuta.

Hala, uztailaren 7ko goizean, jokatuko den Sanferminetako 4 t'erdikoaren finalaren ostean, gauez (22:15) San Fermin Torneoari ekingo diote, finalerdietako ligaxkako lehen lehiarekin.

Horrela, uztailaren 7an, 8an, 9an, 10ean, 11n eta 12an jokatuko da aipatu ligaxka, eta finala uztailaren 14an izango da. Ligaxka hiru bikotez osatutako bi multzotan egongo da banatuta.

A multzoan Peña-Albisu eta Elordi-Martija bikoteak arituko dira, eta Jon Mariezkurrena egungo txapelduna kanporatzen saiatuko dira. Atzelari nafarra Iker Larrazabal gaztea izango du aurrelari lanetan.

Bestalde, B multzoan Ezkurdia-Zabaleta, Altuna-Rezusta eta Jaka-Aranguren bikoteak lehiatuko dira.

Albisteak (3)

Bideoak (1)