Beste bi urtez
Eskirozek kontratua berritu du Baiko Pilotarekin
EITB Media
Josu Eskirozek beste bi urtez jarraituko du Baiko Pilotan, bi aldeak akordiora kontratua luzatzeko akordioa sinatu ostean.
Iosu Eskirozek beste bi urtez jarraituko du Baiko Pilotan. Hala jakinarazi du enpresak asteazken honetan, ekainaren 28an, bere webgunean publikatutako ohar baten bidez.
Makirriaingo (Nafarroa) atzelariak 2018an egin zuen debuta profesional mailan, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Profesionaletan emandako bost denboralditan Binakako Promozio mailako bi txapel bereganatu ditu; azkena, aurten, Iker Larrazabalekin bikotea osatuta.
Eskirozek ekainaren 30ean jokatuko du Erratzun (Nafarroa) Peña II.a bikotekide duela, Larrazabalen eta Imazen aurka.