12:00ETATIK AURRERA
Emakumezkoen Sanferminetako MasterCup Torneoa, larunbat honetan, eitb.eus-en eta ETB1en
EITB MEDIA
Aldai-Bergara eta Garai-Galeano bikoteek hirugarren postuagatik neurtuko dituzte indarrak, eta ondoren Arrizabalaga-Oses eta Zabaleta-Gaminde finalean lehiatuko dira. Partidak zuzenean ikusi ahalko dira eitb.eus-en eta ETB1en.
Uztailaren 8an, larunbatean, Emakumezkoen Sanferminetako MasterCup Torneoko finala lehiatuko da Labriten. Bertan, Arrizabalaga-Oses eta Zabaleta-Gaminde bikoteek neurtuko dituzte indarrak. Jardunaldia zuzenean ikusi ahalko da ETB1en eta eitb.eus-en.
Finalaren aurretik, Aldai-Bergara eta Garai-Galeano bikoteek hirugarren posturako lehia jokatuko dute, eta ondoren Arrizabalaga-Oses eta Zabaleta-Gamindek jokatuko dute final handia. Elizondon finalerdi oso desberdinei aurre egin behar izan bazieten ere, bi bikoteek maila handia erakutsi zuten eta final orekatua espero da. Esperientzia Olatz Arrizabalaga gernikarrak jarriko du eta, Uxue Oses oñatiarrekin batera, oso bikote sendoa osatuko dute. Gainera, egungo Binakakoaren txapeldunak dira.
Baina txapelak jantzi ahal izateko euren mailarik onenetik gertu egon beharko dira, parean izango dituzten Zabaleta eta Gamindek sekulako potentziala erakutsi baitute txapelketan zehar. Laukizko atzelaria atzeko koadroetan atzelaririk indartsuenetako bat da. Besteak beste, iazko Binakakoa irabazi zuen Iruñean aurkari izango duen Arrizabalagarekin.