IRAILAREN 15ETIK 24RA
Javi Zabala, 2023ko San Mateo Feriako berritasun nagusia
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Txapelketak irailaren 15etik 24ra iraungo du, eta hiru partida izango dira egunero, hilaren 16an eta18an izan ezik, egun horietan ez baita neurketarik egongo.
2023ko San Mateo Feria aurkeztu dute astelehen honetan, uda garaian jokatzen den esku-pilotako azken txapelketa. Edizio honetako berritasun nagusia Logroñoko Javier Zabala aurrelariaren parte-hartzea izango da; izan ere, Aspek pilotari errioxarraren aldeko apustua egin du, Jose Javier Zabaleta atzelariarekin batera bikotea egin dezan.
Horrela, Zabala-Zabaleta bikoak B multzoa osatuko duten bikoteetako bat izango da, Larrazabal-Imazekin batera. Aurrelari arabar gaztea ere berritasuna izango da txapelketan, udan egingo dituen agerraldi onen sari gisa. Multzoko azken bikotea Altuna III-Martija izango da, hau da, joan zen urteko txapeldunak.
A multzoan, berriz, Elordi-Rezusta –San Mateoko garaikurra hirutan irabazi du Bergarako atzelariak–, Peña II-Mariezkurrena II, –uda honetan Andre Maria Zuriaren Torneoa (Vitoria-Gasteiz) irabazi eta Bilboko Aste Nagusiko finalera iritsi den bikotea–, eta Jaka-Albisu arituko dira
Txapelketa Logroñoko Javier Adarraga pilotalekuan jokatuko da, irailaren 15etik (ostirala) 24ra (igandea), eta hiru partida jokatuko dira egunero, hilaren 16an eta18an izan ezik, egun horietan ez baita neurketarik egongo.
2023ko San Mateo Feriako aurkezpena 2023. Argazkia: EITB
Ekitaldiaren aurkezpenean San Mateoetan parte hartuko duten hamabi pilotarietatik hamar izan dira. Altuna III.a (Aspe) eta Jaka (Baiko) aurrelariek ez dute bertaratzerik izan gastroenteritisak jota, bi enpresetako intendenteek azaldu dutenez.