Itxi

Zesta-punta

Arakistain eta Lizardi, Elite Txapelketako irabazleak

EITB Media

Leer en Castellano

Ihart Arakistain eta Eneritz Lizardi dira Euskal Herriko Elite Txapelketako txapeldunak, finalean Erika Mugartegi eta Arai Lejardi mendean hartuta 0-2ko emaitzarekin.

Ihart Arakistain eta Eneritz Lizardi, Euskal Herriko Elite Txapelketako irabazleak. Argazkia: EEPF

Ihart Arakistainek eta Eneritz Lizardik irabazi dute 2023ko zesta-puntako Euskal Herriko Elite Txapelketa, finalean Erika Mugartegi eta Arai Lejardi mendean hartuta 0-2ko emaitzarekin.

Finaleko lehen jokoan, Arakistain-Lizardi bikotea nagusitu da, 9-15. Bigarren jokoa, ordea, parekatuagoa izan da. Mugartegik eta Lejardik gehiago estutu dituzte aurkariak, baina Arakistainek eta Lizardik bereganatu dute garaipena, 13-15eko emaitzarekin. Ondorioz, Arakistain eta Lizardi dira txapeldunak.

Horrez gain, hirugarren posturako partida ere jokatu da. Ortiz de Mendivil-Aldazabal bikoteak amaitu du txapelketa hirugarren, Barrenetxea eta Watkins garaituta (0-2). Lehen jokoa 15-6 irabazi dute Ortiz de Mendivilek eta Aldazabalek, eta 15-14ko emaitzarekin gailendu dira bigarrenean.