Zesta punta
Cosme Aguirrek ordezkatuko du Olharan Jai Alai Winter Series txapelketan
EITB MEDIA
Azaroaren 27rako prest egotea espero zuen arren, Olharanek ezingo du lehen partidan egon, itzulera abenduaren 11ra arte atzeratu baitu.
Cosme Aguirrek jokatuko du Jean Olharanen lekuan Eusko Label Winter Series txapelketaren bosgarren jardunaldian. Aurrelari zumaiarra eta Bailo nafarra dira lehiaketako ordezko ofizialak, Pro-Am torneoan bigarren geratu zirelako (Arberen eta Manciren aurka galdu zuten). Hortaz, belaunaldi desberdinetako zumaiarren arteko lehia izango da ikusgai datorren asteleheneko jardunaldian: Goikoetxea-Lekerika vs Cosme-Del Rio.
Egun bat faltako zaio Olharani garaiz iristeko
Asmoa azaroaren 27an itzultzea zen arren, Jean Olharanek ezingo du lehen norgehiagoka jokatu. Abuztuaren hasieran, tibia-perone lotailua hautsi zuen Gernikan, eta errekuperazio fasearen amaieran dago orain. Abenduaren 11n bueltan izatea aurreikusi du, Goitia eta Basqueren aurkako hitzorduan.