Debuta, profesionaletan
Joseba Aldabe atzelariak Asperekin sinatu du, eta abenduaren 8an egingo du debuta, Atano III.ean
EITB MEDIA
Igantzikoa eta 27 urtekoa bera, Aldabek bi urterako kontratua sinatu du Asperekin. Abenduaren 8an, Javier Zabalarekin batera, Unai Mata eta Xabi Erostarbe izango ditu aurkari.
Joseba Aldabe atzelariak Aspe enpresarekin sinatu du, eta abenduaren 8an egingo du debuta, Donostiako Atano III.ean, enpresak berak astelehenean iragarri duenez. Igantzikoa eta 27 urtekoa bera, Aldabek bi urterako kontratua sinatu du Asperekin, eta abenduaren 8an, Javier Zabalarekin batera, Unai Mata eta Xabi Erostarbe izango ditu aurkari.
"Afizionatuetan txapelketa asko jokatu ditut, baina abenduaren 8tik aurrera espero dudana desberdina da. Erronka ilusionagarria da. Niretzat, pilota nire bizitza izan da, eta nire bizitzako une asko eskaini dizkiot. Jokin Etxanizen eskuetan jarri nahi dut, ahalik eta hobekuntzarik handiena egiteko eta profesionalen partidetan maila ona eskaintzeko", adierazi du pilotari nafarrak, Asperen web orriak jasotako adierazpenetan.