Gernikan
Olharan-Del Rio eta Erik-Bailo bikoteek jokatuko dute gaur Eusko Label Winter Seriesen 11. jardunaldia
EITB MEDIA
Norgehiagoka Gernikako Jai Alai pilotalekuan izango da, eta ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai, 22:15etik aurrera. Bailok Minivielleren ordez jokatuko du, lesionatuta dagoelako.
Olharan-Del Rio eta Erik-Bailo bikoteek Eusko Label Winter Series txapelketako hamaikagarren jardunaldiko partida jokatuko dute astelehen honetan, urtarrilak 15, Gernikako Jai Alai pilotalekuan. Partida ETB1en eta eitb.eus-en ikusi ahal izango da, 22:15etik aurrera.
David Minvielle lesionatuta dagoenez, Bailok hartuko du bere tokia Erikekin batera.
Finalaurrekoetarako sailkapena dute jokoan astelehen honetan. Olharanek eta Del Riok nahikoa dute set bat irabazita; Erikek eta Bailok, berriz, 2-0 garaitzeaz gain, bost tantoko aldea lortu beharko lukete. Oraingoz, Erkiaga-Ibarluzea, Johan-Lopez eta Goikoetxea-Lekerika bikoteek poltsikoratu dute txapelketan aurrera egiteko txartela. Gaur jakingo dugu laugarren bikotearen izena.