Berasaluze-Albisuri irabazita
Olaizola II.a eta Apraiz, txapeldun Lekeition
Erredakzioa
Aimarrek eta Alexisek berriro irabazi dute San Antolin txapelketa. Finalean, 22-18 gainditu dute Berasaluze VIII-Albisu bikotea.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Pablo Berasaluzek eta Jon Ander Albisuk bikain ekin diote norgehiagokari, 0-4 partzialarekin. Olaizola II.ak eta Apraizek, ordea, azkar erantzun dute eta 6-4 agintzera pasa dira. Ondoren, norgehiagoka parekatu egin da (7-7 eta 9-9). Bederatzinakoaren ondoren, Berasaluzek eta Albisuk alde garrantzitsua eskuratu dute (10-16).
Bazirudien Berasaluze eta Albisu zuzenean 22. tantora arte joango zirela, baina Olaizola II.ak eta Apraizek berriro erantzun diete, eta partida berdintzea lortu dute (16-16). Hamaseinako berdinketak indarra eman dio Olaizola II-Apraiz bikoteari, eta azken txanpan nagusi izan dira.
Azkenean, Aimar Olaizolak eta Alexis Apraizek 22-18ko emaitzarekin irabazi dute Pablo Berasaluzeren eta Jon Ander Albisuren aurka jokatuko finala.