XI. edizioa
Bost setetara partidak, aurtengo Bizkaia Torneoaren nobedade nagusia
EITB MEDIA
Setak 6 tantora izango dira, eta bi seteko berdinketa balego, bosgarren seta hiru tantora jokatuko da. 24 pilotarik hartuko dute parte, sei taldetan antolatuta: Anboto, Ganekogorta, Gorbeia, Kolitza, Oiz eta Sollube.
Your browser doesn’t support HTML5 video
24 pilotarik hartuko dute parte Bizkaia Torneoa pilota txapelketan, ekainaren 1etik aurrera, asteazken honetako aurkezpenean azaldutakoaren arabera. Aurtengo nobedade nagusi gisa, partidak bost setetara jokatuko dituzte, eta ez 22 tantutara, orain arte bezala.
Setak 6 tantora izango dira, eta bi seteko berdinketa balego, bosgarren seta hiru tantora jokatuko da. Antolatzaileek azpimarratu dutenez, aldaketa horren helburua berdintasuna sustatzea, pilotarien artean jokoa lehiakorragoa izatea, eta publikoarentzat ikuskizuna erakargarriagoa izatea da.
Sei taldek osatuko dute txapelketaren egitura, Bizkaiko sei mendiren izenekin:
Anboto
Bikoteak: P. Etxeberria-Martija | 4 t'erdikoa: Zabala | Buruz burukoa: Exposito
Ganekogorta
Bikoteak: Artola-Imaz | 4 t'erdikoa: Agirre | Buruz burukoa: Senar
Gorbeia
Bikoteak: Elordi-Zabaleta | 4 t'erdikoa: Elezkano II | Buruz burukoa: Salaberria
Kolitza
Bikoteak: Urrutikoetxea-Albisu | 4 t'erdikoa: Jaka | Buruz burukoa: Zubizarreta III
Oiz
Bikoteak: Altuna III-Rezusta | 4 t'erdikoa: Ezkurdia | Buruz burukoa: Egiguren V
Sollube
Bikoteak: Laso-Mariezkurrena II | 4 t'erdikoa: Peña II | Buruz burukoa: Bakaikoa
Kanporaketak ekainaren 1ean Urdulizen (Kolitza vs Ganekogorta), ekainaren 14an Zeanurin (Oiz vs Anboto), ekainaren 15ean Bilboko Deportivon (Sollube vs Kolitza edo Ganekogorta), eta ekainaren 16an Mallabian (Gorbeia vs Oiz edo Anboto) jokatuko dituzte. Finala, berriz, abuztuaren 20an izango da, Bilboko Aste Nagusian, Bizkaia Frontoian.